Doesn't suit? No problem! You can return items for up to 30 days
You won't go wrong with a gift voucher. The gift recipient can choose anything from our offer.
Up to 30 days for returns
Apokrifo hitzak "ezkutuko" esan nahi zuen lehendabizi: Jesusek bere ikasleetakoren bati emandako irakaspen sekretua adierazten zuen, alegia. Errebelazio pribatu eta gorde gisa aurkezten zaizkigu, hain zuzen ere, ebanjelio gnostikoak, Egiptoko basamortuko hondartza beroen azpian bi mila urtez gorderik egon direnak. Gero, ordea, eliza nagusiek liturgian erabiltzen zituzten "idazki sakratuen" zerrendan sartzen ez zirenak "faltsu" edo "heretiko" zirela adierazteko erabili zen apokrifo hitza. Nolanahi ere, lehen mendeetako kristautasunaren aniztasun harrigarriaren lekuko ditugu. Jesus historikoari buruz, ez digute erakusten ebanjelio "kanonikoek" erakusten ez diguten ezer, edo apenas ezer. Baina lehen kristau elkarteen teologia eta antolaera zeinen ezberdinak ziren, hori bai erakusten digutela, eta nola! Horregatik bakarrik ere mereziko lukete. Benetako perla literarioak eta espiritualak ere badira tartean.
Hi! I'm Libroamiko, your book advisor.
How can I help you?